BETIKO SUKALDEA UKITU BATEKIN

Ikilin gure amonaren erara kozinatzen, erretzen eta gisatzen dugu: bilobentzat gisatzen duenaren pasioarekin, etxetik gertuko merkatuan aurki daitezkeen produktuak erabilita. Eta hori gauzatzeko abangoardia-ukitu bat erabiltzen dugu, ukitu exotikoa, edo gogoak eskatzen digunaren araberakoa.

JATETXEA

Euskal sukaldaritza tradizionala. Sustraiak gure lurretan errotuta eta adarrak mundura begira. Parrillan lan egiten dugu, salgai freskoekin aritzen gara, Gipuzkoako baratzeetatik eta tokiko ekoizleetatik datozenak, gure etxean eta beste nonbait jatorria duten errezetak sortzeko. Betiko errezetak eta zapore berriak. Gure helburua? Sukaldaritza zaporetsu, zaindu eta bikaina sortzea. Ah! Eta gure ukituarekin. Ongi etorri etxera. On egin!

Taberna

Zerbitzua emateko bokazioa duen taberna gara. Irekita dago gosaltzeko (gazi edo gozoak, arinakĀ edo oparoak, tradizionalak edo modernoak), hamaiketakoak egiteko (“brunch” izena ere erabil dezakezu), bazkaltzeko edo berriketaldi baten bueltan kafetxo bat hartzeko. Pintxo-karta zabala prestatu dugu maite ditugun klasikoekin, taberna batean beti ikusi nahi izan ditugun pintxoekin eta mokadu iberiko ezin hobeekin.

Gure taldea

Ikiliren atzean hogei pertsonatik gorako taldeak lan egiten du, gaztetasuna eta eskarmentua konbinatuta. Eta harreman bikaina dugu. Tolosaldeko gazteek eta ozeanoaren beste aldetik iritsitako gazteek lan egiten dute. Batu egiten gaitu gastronomiarekiko maitasunak eta zerbitzurik onena eman nahi izateak.

IKILI PRIBATUAN

Bazkari bat, afari bat edo ekitaldi berezi bat egin nahi baduzu, Ikilin 15 lagunentzako jangela pribatu bat dugu. Gure sukaldetik beirate zabal batek bereizten du, zuzeneko show cookinga preziatzeko aproposa.

TABERNA

GURE TALDEA