IKILI
Ikilin egiten dugun sukaldaritzak oinarri ditu merkatua, sasoiko arraina eta urtaro bakoitzean baratzeak emango dizkigun barazkiak.
Ikiliren bidez jatorrira itzuli gara, amonaren etxean Duralex ontziteria laranjarekin egiten genituen otorduetara.
Ikili parrilla bat da eta sua kontrolatzen jakin behar da ehundaka urtez kozinatu den moduan janaria prestatzen jarraitzeko.
Gipuzkoako tradizio gastronomikoa da Ikili: Ibarrako piperrak, ondutako txuletak, Beasaingo odolkiak edo Nafarroatik, Azpirozko portutik hain zuzen, iritsitako txistorra.
Ikili dira Duero, Errioxa eta Alvariño ardoak eta baita Gipuzkoako gure kostaldeko txakolinak ere.
Hori guztia da Ikili, puntu bereizgarri batekin. Modernitatea, exotismoa, abangoardia eta Aitor Martini bururatzen zaion guztia.